XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8.4. Maastricht-eko Ituna

1992ko otsailean Maastricht-eko Ituna sinatu zen, Elkartea Europako Batasun bihurtu eta Batasuneko Hiritartasuna sortu zuena.

Kide den Estatu bateko nazionalitatea duten pertsona guztiak Batasuneko hiritar izango dira (2. eranskina).

8. artikulua

I. Batasuneko hiritartasuna sortu da.

Batasuneko hiritarra kide den Estatu bateko nazionalitatea duen pertsona oro izango da.

2. Batasuneko hiritarrak Itun honetan aurrez ikusitako eskubideen titular eta betebeharren subjektu izango dira.

8 A artikulua

I. Batasuneko hiritar orok eskubidea izango du kide diren Estatuetako lurraldean aske zirkulatzeko eta bertan bizitzeko.

Itun honetan eta bere aplikaziorako ezarritako xedapenetan aurreikusten diren mugak eta baldintzak kontuan hartuta.

2. Kontseiluak aurreko atalean jasotako eskubideak gauzatzeko xedapenak ezarri ahal izango ditu.

Itun honetan aurkakorik xedatu ezean, Batzordeak proposatu eta, Europako Legebiltzarrak aldeko irizpena eman ondoren, aho batez erabakiko du.

8 B artikulua

I. Berea ez den Estatu kide batean bizi den Batasuneko hiritar orok eskubidea izango du bizi den Estatu kideko udal-hauteskundeetan hautesle eta hautagai izateko, Estatu horretako hiritarren baldintza berberetan.

Eskubide hau Kontseiluak 1994ko abenduaren 31 baino lehen, Batzordeak proposatu eta Europako Legebiltzarrak aldeko irizpena eman ondoren, aho batez ezarri beharreko modalitateen kalterik gabe gauzatuko da; modalitate horiek salbuespenak ezarri ahal izango dituzte kide den Estatu bateko arazo zehatzek hala justifikatzen dutenean.

2. 138. artikuluaren 3. atalean eta bere aplikaziorako ezarritako arauetan xedatutakoaren kalterik gabe, berea ez den Estatu kide batean bizi den Batasuneko hiritar orok eskubidea izango du bizi den Estatu kidean Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan hautesle eta hautagai izateko, Estatu horretako hiritarren baldintza berberetan. Eskubide hau Kontseiluak 1993ko abenduaren 31 baino lehen, Batzordeak proposatu eta Europako Legebiltzarrak aldeko irizpena eman ondoren, aho batez ezarri beharreko modalitateen kalterik gabe gauzatuko da; modalitate horiek salbuespenak ezarri ahal izango dituzte Estatu kide baten arazo zehatzek hala justifikatzen dutenean.

8 C artikulua

Batasuneko hiritar orok, bere Estatu kideak ordezkaritzarik ez duen hirugarren herrialdean, edozein Estatu kideren ordezkari diplomatiko eta kontsularren babesa jaso ahal izango du, Estatu horietako nazionalitatea dutenen baldintza berberetan.

1993ko abenduaren 31 baino lehen, Estatu kideek beren artean beharrezko arauak ezarriko dituzte, eta babes hori bermatzeko eskatzen diren nazioarteko negoziazioei ekingo diete.